Arauak


Arauak

Nola har dezaket parte?
(1.1) Joko honetan Internet bidez har daiteke parte, Arsenicum@gmail.com helbidera idatziz, edo mugikor bidez 659.811.649-ra mezua bidaliz edo deia eginez.
(1.2) Kiniela bat egiteko honako pauso hauek egin behar dira:
- Partaide bakoitzak bere izena edo ezizen bat eman beharko du, eta helbide elektroniko bat.
- 10 € ordaindu beharko ditu partaide bakoitzak. Dirua eskutan edo email bidez bidaliko den BBK-ko kontu korrontera sar dezakezue.
- Kiniela egin: astero jokatuko diren partiduen emaitzak eman beharko dira, eta horietako partidu baten pilotakada kopurua. Honetarako gutxienez email bat bidaliko zaizue astero.

 

Zenbat kiniela egin ditzaket?

(2.1) Pertsona bakoitzak nahi beste kiniela egin ditzake, kiniela bakoitzeko 10 € ordainduz gero.

 

Kiniela egiteko epea

(3.1) Ireki: Emaitzak emateko epea Astelehena, 00:00tan hasiko da.
(3.2) Itxi: Emaitzak emateko epea Osteguna, gaueko 23:59tan amaituko da.

 

Sariak

(4.1) Sariak, partaide kopuruaren araberakoak izango dira. (4.2)20 Partaide izanik, lehenengo bientzako saria baino ez da egongo, eta ez da asteroko saririk izango. Lehenengo partaideak 150 € lortuko lituzke eta bigarrenak 50 €. (4.3) 40 partaidera hurbildu ezkero, lehenengo hirurentzako izango da saria, eta asteroko sariak egongo dira. Lehenengo partaideak 170 €, bigarrenak 90 € eta hirugarrenak 40 €. (4.4) Aste bakoitzeko lehen sailkatuak 5 €-ko saria izango du azken kasu hau betetzen bada.
(4.5) Dagoen diruaren arabera aldaketak egon daitezke banaketa honetan.

Puntuazio sistema

(5.1) Puntuazio sistemarako 3 gauza hartuko dira kontutan:

- Asmatutako Partidu Kopurua.
- Asmatutako emaitza Kopurua.
- Kinielako eta benetako emaitzeko partiduen arteko tantuen aldea.

Adibidez:
Irujo 18-22 Gonzalez

(5.2) Kinielak

Kiniela 1: Irujo 22-10 Gonzalez
Kiniela 2: Irujo 10-22 Gonzalez
Kiniela 3: Irujo 18-22 Gonzalez
Kiniela 4: Irujo 20-22 Gonzalez
Kiniela 5: Irujo 16-22 Gonzalez

(5.3) Partiduak

Kiniela 1: ez du irabazlea asmatu. 0 partidu.
Kiniela 2: irabazlea asmatu du. 1 partidu.
Kiniela 3: irabazlea asmatu du. 1 partidu.
Kiniela 4: irabazlea asmatu du. 1 partidu.
Kiniela 5: irabazlea asmatu du. 1 partidu.

(5.4) Emaitzak

Kiniela 1: ez du emaitzarik asmatu. 0 emaitza.
Kiniela 2: ez du emaitzarik asmatu. 0 emaitza.
Kiniela 3: emaitza asmatu du. 1 emaitza.
Kiniela 4: ez du emaitzarik asmatu. 0 emaitza.
Kiniela 5: ez du emaitzarik asmatu. 0 emaitza.

(5.5.) Tantuak

Kiniela 1: ez duenez partidurik asmatu, ez zaio emaitza kontutan izango. 0 tantu.
Kiniela 2: kinielan (10-22) eta emaitza (18-22). Tantuak 8.
Kiniela 3: Kinielan (18-22) eta emaitza (18-22). Tantuak 0.
Kiniela 4: Kinielan (20-22) eta emaitza (18-22). Tantuak 2.
Kiniela 5: Kinielan (16-22) eta emaitza (18-22). Tantuak 2.

-Tantuak ez dira kontutan izango positiboak edo negatiboak badira. 4. Kinielak eta 5. Kinielak tantu kopuru berbera izango dute.
- Partidua huts egin ezkero ez dira tantuak kontutan izango: 0-0-0 izango litzateke.

(5.6) Sailkapena:

(Partiduak-Emaitzak-Tantuak)

Partiduak: Handitik Txikira ordenatuta.
Emaitzak: Handitik txikira ordenatuta.
Tantuak: Txikitik handira ordenatuta.

Kiniela 1: (0-0-0)
Kiniela 2: (1-0-8)
Kiniela 3: (1-1-0)
Kiniela 4: (1-0-2)
Kiniela 5: (1-0-2)

Posizioa
Partaideak
Partiduak
Emaitzak
Tantuak
1
Kiniela 3
1
1
0
2
Kiniela 4
1
0
2
2
Kiniela 5
1
0
2
4
Kiniela 2
1
0
8
5
Kiniela 1
0
0
0
(5.7) Partidu bakoitzaren amaieran puntuazio banaketa egingo da. (5.8) Partaide bakoitza bere kinielaren arabera puntuak metatuz joango da.

 

Berdinketak

Txapelketako partiduak amaitu eta gero, berdinketa badago hala ere, saria honela banatuko da:

(6.1) Saria lehenengo bi partaideentzat dagoenean:

-Lehenengo lekuan bi partaide berdinduta badagoz, lehenengo saria eta bigarrena batu egingo dira eta bakoitzak erdia eramango du.

-Bigarren lekuan bi partaide berdinduta badagoz, bigarren saria bien artean banatuko da.

-Lehenengo lekuan hiru partaide badagoz, lehenengo bi sariak batu eta partaideen artean banatuko da zati berdinetan.

(6.2) Saria lehenengo hiru partaideentzat dagoenean:

-Lehenengo lekuan bi partaide berdinduta badagoz, lehenengo saria eta bigarrena batu egingo dira eta bakoitzak erdia eramango du.

-Bigarren lekuan bi partaide berdinduta badagoz, bigarren eta hirugarrena batu egingo dira eta bakoitzak erdia eramango du.

-Lehenengo lekuan hiru partaide badagoz, lehenengo hiru sariak batu eta partaideen artean banatuko da zati berdinetan.

 (6.3) Asteroko saria balego, eta bi partaide edo gehiago (P-E-T) sistemarekin berdinduta badaude, pilotakada kopurua hartuko da kontutan. Kinielako apustuarekin partiduko pilotakadetara gehien hurbiltzen denarentzat izango da asteroko saria.
- Berdinketa apurtzeko pilotakada kopurua ere nahikoa izango ez balitz, kiniela lehenago egin duena izango da asteroko sariko garailea.
-Norbaitek ez badu pilotakada kopururik ematen, pilotakada kopuru bezala 0 (huts) ezarriko zaio.

Pilotariak

(7.1) Txapelketan guztira 8 bikotek parte hartuko dute (4 Aspe, 4 Asegarce):

Txapelketa: 11 Jardunaldiko Ligaxka eta Finalerdiko Ligaxka sistema

(8.1) Txapelketak 11 jardunaldiko ligaxka bat izango du lehenik. Lehen bueltan 7 jardunaldi izango dira eta bikote bakoitzak beste guztien aurka jokatuko du, bere enpresakoak barne. Bigarren bueltan,4 jardunaldi izango dira eta beste enpresakoen aurkako 4 partida jokatuko ditu bikote bakoitzak. Guztira 44 partiduko ligaxka. Gero, finalerdietako ligaxka hasiko da. Bertan 6 partidu jokatuko dira, eta bi onenak finalera pasako dira. (8.2) Txapelketan guztira, 51 partidu jokatuko dira. (8.3) Kinielak 3.jardunaldiarekin batera hasiko dira, Urtarrilak 14an.

Emaitza ofizialak

(9.1) Emaitza ofizialtzat Aspe eta Asegarcek beren web orrietan ematen dituzten sailkapenak erabiliko dira. Gure sailkapenak sailkapen horietan oinarrituko dira. (9.2) Sariak eta sailkapenak ez dira ofizial izango Lau terdiko Txapelketa amaitu eta guztia errepasatu arte. (9.3) Lau terdiko Txapelketa amaitutakoan sailkapen guztiak definitibotzat hartzen direnean, 5 eguneko epea igaro ondoren sailkapenak ezin izango dira aldatu.

Eta lesioak badaude?

(10.1) Edozein arrazoi berezirengatik, pilotari batek lesioa badu, bere enpresako beste pilotari batek hartuko du bere lekua eta partiduaren emaitza balekoa izango da. (10.2) Halere, kasu oso berezi edo nabarmenetan ordezko partidu bat izendatu daiteke. (10.3) Lesio bat dela eta, pilotari batek partidua utzi behar badu, bere aurkariaren tantu kopurua automatikoki 22ra igoko da. (10.4) Erreklamazioak egiteko: Arsenicum@gmail.com.

Arau berriak

(11.1) Edozein arau aldatzeko edo gehitzeko eskubidea izango dut hori egitea beharrezkoa dela uste badut. (11.2) Lau Terdiko Txapelketa hasi ondoren aurreikusi gabeko gertaera bereziren bat gertatuz gero, araudia aldatzeko ahalmena dut.